Xuban Santinek, ezin finalak jokatu Worl Boccia Europako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 16a, 11:00

Xuban Santin eta Javi Camacho, Espainiako taldearekin Zagreben. Arg.: FEDPC.

Ostadar Inklusio taldeko Xuban Santin World boccia Europako txapelketan lehian izan da Zagreben (Kroazia) Espainiako selekzioarekin. Talde urdin beltzeko Javi Camacho lagun bakarka zein taldean parte hartu du

Bakarka BC2 mailan ezin izan zuen multzoko lehia gainditu. Hilaren 10ean izan zuen lehen neurketa Said Reshad Saraj britainiarraren aurka eta 5-2 galdu zuen talde urdin-beltzeko kideak. Hilaren 11n, aldiz, bi partidari aurre egin zien. Goizean neurketa gogorra izan zuen, gerora txapelketako irabazle izango zen Robert Mezit eslovakiarra zuen aurkari eta 10-1 galdu zuen. Arratsaldean, berriz, Emmanouil Kononos greziarraren aurka neurtuko zituen indarrak eta garaipena erdietsi zuen Ostadarreko gazteak.

Taldean BC1 eta BC2 mailako Desiree Segarra, Alvaro Ballesteros eta Ainhoa Meñaka kideekin final laurdenetara iritsi zen Ostadar Inklusioko kidea.

Lehen fasea B multzoan jokatu zuen taldeak eta hiru partida jokatu zituzten; Frantzia (7-5) eta Israel (1-7) garaitu eta Eslovakiaren aurka galdu (7-4) zuen Espainiak. 

Multzoko bigarren bezala, final laurdenetara sailkatu ziren Santin eta taldekideak. Txekiako Errepublikako taldeari egin zioten aurre eta neurketa borrokatu batean, bosna puntuko berdinketarekin txekiarrek egin zuten aurrera finalerdira bakarkako lehietan eskuratutako pun tuazioarengatik.