Asier Sagasti herritarrak eta Ama Guadalupeko taldeak, ezin bigarren mailara igo

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 15a, 14:00

Asier Sagasti eta Ama Guadalupekoa taldea. Arg.: Ama Guadalupekoa Judo Kluba

Ekainaren 28an, Ama Guadalupekoa Judo Klubak Espainiako Ligako finala jokatu zuen, Madrilen. 3. mailako lehian Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Asier Sagasti izan dute lagun eta azken jardunaldi horretan 2. mailarako igoera ere zegoen jokoan

Ligako txapeldun izan zen Madrilgo Dojoquino izan zuten lehen borrokan aurkari eta ezin izan zuten aurrea egin. Brontzezko dominaren bila ere Madrilgo talde bat izan zuten aurrez aurre, Villaviciosa eta Hondarribiko taldeak ez zuen zorterik izan, aurkaria gailendu zen.