Hondartzan egitea aurreikusia bazegoen ere, eguraldiarengatik Tolosako San Esteban auzoan (Feriala) jokatu behar izan zituzten lehiaketa. Ostadarreko arduradunek jakitea eman dutenez, txapelketa kanporaketa sistema bitartez jokatu zen eta absolutu mailako bikoteez gain, bi bikote junior ere izan ziren borrokan. Ostadarreko bikoteek ez zuten bat egin gurutzaketetan.
Olaia Laboa eta Odalys Caceresek kanporaketaz kanporaketa gaindituz finalera iristea lortu zuten. Bera Bera taldeko bikote bat izan zuten aurrez aurre azken neurketan eta Ostadarreko bikoak ederki jokatuz garaipena lortu zuen, berriro Gipuzkoako txapela jantziz.