Meza eta luntxa egingo dituzte bihar, Karmengo Ama Birjinaren eguna ospatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2025eko uztailaren 15a

Bihar, hilak 16, Karmengo Ama Birjinaren eguna izango da eta, horregatik, La Esperanza auzo elkarteak iragarri du herri meza eta luntxa egingo dituela Oria auzoko kaperan eta alboko plazan, Plazido Mujika izenekoan. Elizkizuna 12:00etan hasiko da eta bukatzean egingo dute otordutxoa.