Zirkotik eta umoretik abiatutako gogoeta

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 11a, 21:01

Hilabete honetan, kulturaz gozatzeko hamaika ekitaldi prestatu dira. Zirkoarekin gogotik gozatzeko beta izan da Zirko Txoskoren eskutik, ostiral arratsaldean, Oriarte Institutoko patioan. 

Gaur egungo gizartearen arazoak oinarri, bi pertsonaiek eguneroko kontuak haragitu dituzte, 50 minutuko emanaldian. Zirkoaren lengoiako zenbait elementu erabiliz, hots, slapstickak, aireko akrobaziak eta porteak eginez, egun orozkotasuna fantasiarekin ziprintindu dute. Ariketa fisiko ikuskgarriez gain, atrezzoa ere erabili dute; arropa eta bitxikerietatik hasita, lore eta mahaietara arte, besteak beste. Publikoak ederki pasatu du ikuskizunean zehar. Gazte zein heldu, denek egin dute barre eta txalo auserki. Noizean behin, espektakuluaren parte ere izan dira artistak aulkien zonara behin baino gehiagotan gerturatu baitira.

Ordubete inguruaren bueltan, Zirko Txoskoko pertsonaiek plazaratutako ondorioa honako hau izan da: arazoak konpontzeko eta maneiatzeko, komunikazioa eta errespetua ezinbestekoak dira.