Lasarte-Oriako ordezkari gehienek Europa League txapelketa jokatuko dute Donosti Cupean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 11a, 13:30

Ezkerrean, Ostadarreko ordezkaritza, inaugurazio egunean. Eskuinean, Texas Lasartearra CF-ko B16 taldea. ARg.: Donostitik / CocaJuniorsfc2025

Multzoko fasea amaitu dute Ostadar SKTko eta Texas Lasartearra CFko ordezkariek Donosti Cup txapelketan. Ostadarreko B19 B taldea izan ezik, beste guztiak Europa League fasea jokatuko dute. Talde urdin-beltzeko kideek Champions League-ko kanporaketa jokatu dute Erainen aurka gaur goizean eta lehiaketatik kanpo geratu dira 2-0 galdu ostean

Herriko taldeen jarraipena egiteko:

Ostadar SKT
Texas Lasartearra CF

Horrez gain, hilaren 8an eta 9an, Authentics Cup lehiaketa ere jokatu da Donosti Cupen barruan, horretan desgaitasun ezberdinak dituzten taldeek parte hartu dute, besteak beste, Real Sociedad SADko bi talde, Atzegiko bat eta Gipuzkoako Selekzioa. Horietan gainera izan da herritarrik lehian, hala nola, Realeko 1 taldean Josu Zabache Sanchez.