Ostadar Inklusioa taldeko Xuban Santin gazteak ez du World Boccia Europako txapelketako lehia ongi hasi. BC2 mailan ari da borrokan gaztea, A multzoan eta Ostadar Inklusioa taldeko Javi Camacho prestatzailea du lagun. Atzo izan zuen lehen neurketa Said Reshad Saraj britainiarraren aurka eta 5-2 galdu zuen talde urdin-beltzeko kideak. Gaur bi partidari aurre egin beharko die. Goizean neurketa gogorra izango da, rankinegean lehen dagoen Robert Mezit eslovakiarra du aurkari. Arratsaldean, berriz, Emmanouik Kononos graziarraren aurka neurtuko ditu indarrak.