'Dantza eta ondarea' ikuskizuna erakutsi du Node konpainiak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 11a, 12:23

Okendo plazan aurrera eraman du emanaldia eta dantza ahotsa eta musika izan dira protagonistak

Hiru piezaz osaturiko ikuskizuna erakutsi die Donostiako konpainiak euren ikuskizun Dantza eta ondarea lana ikustera joan diren herritarrei. Kontakizun bakar batean elkartzen diren hiru istorioren eszenaratzea gertatzen da; Euskal Herriaz, bere historiaz eta askatasunaz hitz egiten duten hiru kontakizun. 

Gure historiaz, gure herriaz eta askatasunaz hitz egiten diguten hiru istorio bat eginda.

Dantza erakustaldi batekin hasi dute konpainiako kideen erakustaldia, eta kantuan egin du gero agertokian aritu den hirugarren kideak. Horren ostean, berriz ere dantzarako tartea izan da. 

Dantzen, musikaren, jantzien eta bestelako elementuen bitartez, denboran bidaiatzeko aukera eskaini diete ikusleei.