'Dantza eta ondarea' ikuskizuna ekarriko du gaur herrira Node Kultur Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 10a, 09:30

22. Dantza Zirkuituaren barruan emanaldia egingo dute gaur arratsaldean Node Kultur Elkarteko dantzariek: 'Dantza eta ondarea' ikuskizuna erakutsiko dute Okendo plazan, 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da.

Sinopsia

"Konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, hiru ahotsen eszenaratzea da, ahots bakar batean elkartuta. Gure historiaz, gure herriaz eta askatasunaz hitz egiten diguten hiru istorio bat eginda.

Kultura eta tradizioak gure gizartearen ezaugarri nagusiak dira. Gertaera sakonak daude, non hurbiltasuna eta harmonia eskutik helduta dauden, dantzatzeko eta kantatzeko une egokiak. Sortutako eta ospatutako ohitura da, urrutitik datorrena, eta teknologiaren aurrerapenarekin leku eta espazio berriak aurkitzen dituena. Gure sustraiak oroitu nahi ditugu eta euskaldun gisa dugun etorkizuna ospatu, mugimenduaren, musikaren, jantzien eta belaunaldi gorputzen bidez denboran zehar bidaia eginez".