Arratsaldeko seietatik gauerdira hamabost litro ur baino gehiago pila daitezkeela metro karratuko, horixe iragarri du Euskalmet agentziak. Hori dela-eta, abisu laranja ezarri du ordu tarte horretan, besteak beste, Lasarte-Orian. "Zaparrada ertainak eta trumoitsuak izateko probabilitatea handia da. Horrez gain, txingorra eta haize bolada gogorrak izan daitezke".