Entseguetan parte hartu nahi dutenek aski izango dute kultur etxera bertaratzearekin, 18:00etarako. Bestela, 695 78 53 89 telefono zenbakiarekin jar daitezke harremanetan.
Urteroko usadioari jarraituta hilaren 26an, Santa Ana eta San Joakin egunean, ikasturteak eman dituen kontuak errepasatuko dituzte, umoretsu, parodian. Antolatzaileek jakinarazi dute ikuskizuna prestatzeko entseguak datorren astelehenean hasiko direla: kultur etxean izango dira, astelehenetik ostiralera (hilarne 24ra arte), 18:00etatik 20:00etara. Aurten 75 urte beteko ditu ekimen horrek eta sorpresak egongo direla aurreratu dute.
Entseguetan parte hartu nahi dutenek aski izango dute kultur etxera bertaratzearekin, 18:00etarako. Bestela, 695 78 53 89 telefono zenbakiarekin jar daitezke harremanetan.