Herriko igerilariak, dominak eta markak Udako Euskal Herriko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 10a, 13:00

Junior eta absolutu mailako Euskal Herriko txapelketan parte hartu zuten Buruntzaldea IKTKo sei igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT

Buruntzaldea IKTko kideek zein herriko igerilari Inaki Garciak Udako Euskal Herriko txapelketa lehiatu dute, Gasteizen.  Ederki jardun, markak ondu eta dominak jantzi dituzte gazteek.

Absolutu zein junior mailako Udako Euskal Herriko txapelketa lehiatu zen, hilaren 5ean eta 6an, Gasteizen. Mendizorrotzako igerilekuan, besteak beste, Bidasoa XXI taldeko Iñaki Garcia herritarra eta Buruntzaldea IKTko Miren Sarobe, Mayi Gorostegi, Oihan Matute, Kimetz de la Cruz, Mario Amantegi eta Ibon Elola izan ziren lehian. 

Hainbat probetan markak hobetu eta euren adin tarteko podiumera igo ziren batzuk:

Dominak
Markak ( 50 m. igerilekua)

• Iñaki Garcia (Bidasoa XXI):
- 100 m. libre - 2º (16 urte)
- 50 m. libre - 2º (16 urte) eta 3º (Junior)
- 50 m. bizkar - 2º (16 urte)
- 100 m. bizkar - 3º (16 urte)
- 4x100 m. libre - 1º

• Kimetz de la Cruz (Buruntzaldea IKT):
- 200 m. bizkar - 3º

• Oihan Matute (Buruntzaldea IKT): 
- 200 m. lau estilo - 3º

• Kimetz de la Cruz (Buruntzaldea IKT): 
- 100 m. eta 200 m. bizkar.

• Oihan Matute (Buruntzaldea IKT): 
- 200 m. lau estilo, 100 m. bizkar eta 100 m. zein 200 m. bular.

• Ibon Elola (Buruntzaldea IKT): 
- 50 m. libre eta 50 m. zein 100 m. bizkar

• Mario Amantegi (Buruntzaldea IKT): 
- 100 m. eta 200 m. libre.

• Miren Sarobe (Buruntzaldea IKT): 
- 50 m. bizkar. 

• Mayi Gorostegi (Buruntzaldea IKT): 
- 50 m. libre.

Lehiaketa honen ostean, Buruntzaldea IKTko igerilariek atseden hartuko dute. Taldeko prestatzaileek igerilariak zoriondu dituzte euren jarrera, erresilientzia eta egindako denboraldiarengatik eta jakitera eman dutenez: "Oso politak izan dira elkarrekin igaro dugun momentuak; argi daukagu urte osoan egin dugun lan gogorra eta eduki dugun talde giro bikaina edozein sari baina askoz ere garrantzitsuagoak direla".