Omenaldia eta atzera begirada, Hipodromoan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 9a, 10:15

Laugarren lasterketan buruz buru izan ziren lehiakideak. Arg.: Dabid Argindar.

Hipodromoko 109. urteurrena dela eta, Hipodromoak denboran atzera egin zuen hilaren 6an. Belle Epoque garaia ekarri zuten Kresala taldeko kideek euren jantziekin. Horrez gain, Nagore Otañoren omenezko saria ere jokatu zen. Lasterketa hasi baino lehen, Hipodromoan dagoen oroimenezko bustoan bildu ziren lasterketako partehartzaileak

Ezker, Nagore Otañoren bustoa inguratu zuten lasterkariek omenaldi modura. Eskuin, Kresala taldeko kideak Belle Epoque garaiko jantziekin. Arg.: Dabid Argindar.

Lehiei dagokionez, Cristina Perez eta Ricardo Sousa jockeyek bina garaipena erdietsi zituzten . Eguneko lehen hiru lasterketan irabazleek azken zuzengunean aurkariak atzean utzi eta bakarka iritsi ziren helmugara.

Azken bietan, ordea, lehia biziagoa izan zen; azken metroetan erabaki zen garailea. Bosgarren lasterketan gainera Versalles/C. Perez bikoak ezustekoa eman zuen atzetik etorrita. 

Lasterketetako garaileak honakoak izan ziren:

  • Donostia Turismo saria
    • 'Eclair Lane'/ C. Perez
  • Nagore Otaño oroimenezkoa saria
    • 'Syrakus'/F. Tett
  • Belle Epoque 1916 saria
    • 'Mostrando'/R. Sousa
  • Urtinea Loreak saria
    • 'Orion'/R. Sousa
  • Cuarto y Mitad saria
    • 'Versalles'/C. Perez

Goizeko saioa

Hurrengo jardunaldia hilaren 13an lehiatuko da, baina ez da arratsaldeko saioa izango; goizean 10:45ean hasiko da.