Goikalen barrena igotzeko erreia eteten ari dira egunotan, igogailua egiteko obrengatik

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 8a, 10:52

Kale Nagusia eta Goikale lotuko dituen igogailua eraikitzen ari dira eta, horren eraginez, udalak iragarri du ostegunera arte eten egingo dutela tarteka Kale Nagusian gora igotzeko erreia, lan horiengatik. Enpresa esleipenduneko langileek arautuko dute mozketa hori.