Ur kontagailuen ezohiko irakurketak egingo dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 7a, 10:48

Udalaren ur zerbitzuaren arduraduna den Aquarbe enpresak ur kontagailuen ezohiko irakurketak egingo ditu gaurtik ostiralera, udalerriko etxe guztietan. Horren helburua da kontsumo datuak eguneratzea eta zerbitzua "behar bezala" fakturatzen dela egiaztatzea. Herritarrei eskatu diete kontagailuetara sarbidea errazteko, batez ere, horretarako gela berezirik ez duten eraikinetan.

Egutegia

  • Gaur, hilak 7: Kale Nagusia eta Sagardotegi kalea.
  • Bihar, hilak 8: Jaizkibel plaza, Pintore kalea, San Martzial plaza eta Uzturre plaza.
  • Asteazkena, hilak 9: Andatza plaza, Aralar plaza, Donostia etorbidea, Juan de Garai kalea eta Kalbario bidea.
  • Osteguna, hilak 10: Asteasuain kalea, Atsobakar etorbidea, Caddie plaza eta Golf plaza.
  • Ostirala, hilak 11: Andapa kalea, Antxuenea plaza, Erribera kalea, Ganbo kalea, Goikale, Kontzejutxiki plaza eta Zumaburu kalea.