Herriko taldeak eta instalazioak, Donosti Cup txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 7a, 11:07

Euripean hasi da Donostia Cup futbol txapelketa. Lasarte-Oriako Ostadar SKT eta Texas Lasartearra CFko ordezkariak lehiatuko dira astebete irauten duen lehiaketan. Michelin zein Atsobakar zelaietan ere neurketak jokatuko dira astelehenetik ostiralera

Hasi da Donosti Cup. Gipuzkoako futbol zelaiek aste betez bizia hartuko dute berriro eta nazioarteko, Espainiako zein lurraldeko taldeen arteko lehiak ikusgai izango dira.

Lasarte-Oriak ere izango ditu bere ordezkariak: Ostadar SKT eta Texas Lasartearra CF.  Ostadar SKTk sei talde aurkeztu ditu aurten lehiara; Texas Lasartarra CFk, aldiz, bi. Hurrengo koadroan ikusi ditzakezue lehiatuko diren mailak eta multzoak; loturetan klik eginez taldeen nondik norakoak jarrai ditzakezue :

Ostadar SKT
Texas Lasartearra CF

Guztien artean, ordezkari bakarrak jokatuko du etxean. Zuri-urdinen B16 taldeak lehiaketari hasiera emango dio asteartean, hilaren 8an,  18:30ean, Michelin zelaian. Lerines CD izango du aurkari.

Bi zelai

Horrez gain, aurten egoitza berri du lehiaketak, Atsobakar kirol gunea. Era horetara, Lasarte-Orian bi gune izango dituzte zaletuek futbolas gozatzeko. Hurrengo loturetan zelaietan jokatuko diren neurketak ikusi daitezke:

Michelin kirol gunea
Atsobakar kirol gunea

Argazki galerian, Michelinen jokatu den lehen neurketaren irudiak; Axular Lizeoa B eta Anoeta Herri Ikastolak eman diote lehiari Lasarte-Oian.