Zikloko lehena, umorearen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 4a, 20:04

Zanguango Teatroak kale antzerki emanaldien zikloa ireki du. Horretarako, 'El peor espectáculo del mundo (de momento)' ikuskizuna eskaini du, Okendo Plazan, ostiral arratsaldean. Noizbehinka, publikoko kideak plazaratu arren, Txubio Fernandez aktorea bizitzaren alor askoren inguruko bakarrizketan aritu da. Auzoko heroi baten biografia umoretsua izan delarik, Fernandezek eta Miguel Muñozek idatzitako piezak herritar xumeak izan ditu ardatz. Enparantzara gerturatutako zenbait gaztek gauza batzuk ulertu ez badituzte ere, barre egiteko aukera itzela izan dute. 

Erlazionatuak