Bizkaian jokatuko diren bi jardunaldiekin hasiera emango dio Euskotran Ligak. Lasarte-Oriak hiru ordezkari izango dira aurten lehian Donostiako trineruetan: Donostia Arraun Lagunak taldean bi, Aiora Belartieta eta Nahia Goenaga eta Donostiarran, Enara Arruti. Bilboko erlojupekoan jokatuko dira sailkapeneko lehen puntuak eta bigarren saio, aldiz, Sestaon izango da. Donostia Arraun Lagunak-ek aurten ere garaikurra eskuratu nahi du baina denboraldiaurrean ikusi den moduan, aurkari gogorra izango du, Tolosaldea.