Igande arratsaldeko saioak antzinara jauzia egiten hasiko dira

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 4a, 13:30

Belle Epoquera egingo du jauzi Hipodromoak arratsaldeko lehen saioan. Arg.: Isaac Farré Rico

Uztailean sartu gara eta aste batzuetako atsedenaldiaren ostean, Donostiako Hipodromoa berriro  martxan izango da hilaren 6an. Arratsaldeko saioa izateaz gain, denboran atzera egingo dute zaldi lasterketetaz gozatzen dute herritarrek, zehazki Belle Epoquera. Hitzordua 17:30ean hasiko da

Uztailaren 2an, Donostiako Hipodromoak 109 urte bete zituen eta egun hori gogoan izateko, aste honetako saioan Belle Epoquera atzera jauzia egingo du Hipodromoak. Garaiko jantzieekin egongo dira hainbat ikusle eta Belle Epoque 1916 saria ere jokatuko da.

17:30ean hasita, bost sari lehiatuko dira:

  1. Donostia San Sebastián Turismo saria
  2. Nagore Otaño oroimenezkoa saria
  3. Belle Epoque 1916
  4. Urtinea Loreak
  5. Cuarto y Mitad