Txapelketa honetan parte hartzea gutxieneko denboren lorpenen baitakoa denez, Buruntzaldea IKTko kideetako hiru bakarka egin zuten igerian, baita Tolosaldea IKTko Patxi Arzaluus herritarra ere.
Arzallusek bost domina jantzi zituen 14 urteko mailan hiru bakarka eta bi erreleboetan. Zilarrezkoa izan zen 100 m. libre saioan eta brontzezkoa, aldiz, 50 m. eta 200 m. libre probetan. Erreleboetan ere bi brontzezko jantzi zituen libre erako 4x100 m. eta 4x200 m. laukoteko kide modura.
Buruntzalea IKTko kideek euren markak ondu zituzten lehiatutako probetako batzuetan:
- Amaiur Iparragirre: 50 m. bizkar eta 200 m. libre.
- Ane Meyer: 50 m. eta 100 m. libre.
- Itxaso Iparragirre: 200 m. bizkar.
Horrez gain, Meyerrek 50 m. libre proban seigarren postua eskuratu zuen eta Amaiur Iparragirre zortzigarren izan zen. 100 metro libreetan ere Amaiur bere denbora onenetik gertu izan zen.
Eta hirukoteari Nora Miguelez gehitu zitzaion 4x100 m. libre erreleboa jokatzeko. Buruntzaldea IKTko prestatzaileek adierzi dutenez, "gogo biziz eta ausart aurre egin zioten" probari.
Infantilek atseden hartzeko garaia iritsi da, baina absolutu eta junior mailako igerilariek hilaren 5ean eta 6an, Udako Euskal Herriko Txapelketari egingo diote aurre Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan.