Ekainaren 28an K1eko jardunaldia izan zuen Lasarte-Oriako palistak. Kanporaketan finalerako bidean zihoan, baina 24. ateako akats batek bi puntu gehitu zizkion bere markari eta finaleko ateetan geratu zen herritarra 106,07rekin; 13. postua lortu zuen.
Hurrengo egunean, Kayak Kroseko lehiari egin zion aurre. Bakarko proban 10. postua (69,38) eskuratu ostean, kanporaketa gainditu eta final laurdenean utzi behar izan zuen lehia olipiar kirolariak.
Orain Munduko Kopako jardunak etena izango du abuztu amaiera arte eta behin behinekoz, Maialen Chourraut K1eko sailkapen nagusian bederatzigarren postuan da.
Nahiz eta bi hilabetetan nazioarteko lehiarik ez izan, Maialen Chourrautek Espainiako kopako azken jardunaldia eta Espainiako txapelketa lehiatuko ditu denbora tarte horretan.