Lasarte-Oriako VI. Mendi Festako izena ematea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 2a, 11:00

Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak (LOTME) Udalaren laguntzaz VI. Mendi Festa antolatuko du irailaren 28an. Izena ematea martxan da irailaren 25era arte

Mendi festa Lasarte-Orian ospatzen den mendiko jarduera ludiko bat da eta helburu ezberdinak ditu: mendiko kirol osasungarri ez lehiakorra bultzatzea, Lasarte-Oria inguruko natur ingurunea ezagutaraztea eta herriko merkataritza dinamizatzea.

Bi ibilbide egin ahalko dituzte jardueran parte hartu nahi duten herritarrek:

  • Luzea: 30 km - Maila altukoa - Buruntza / Belkoain / Atxulondo / Andatza
  • Motza: 15 km - Maila erdikoa - Andatza mendia

Antolatzaileek parte hartzaile bakoitzak martxa bere erara bizi dezan nahi du, hau da, bere erritmoan ( korrika, jauzi, oinez…), bakarka, bikoteka, familian edo taldean mendiaz gozatu dezala; betiere ingurumena eta gainerako parte hartzaileak errespetatuz.

Martxa gaineko informazio gehiago eta inskribatzeko modua LOTMEko webgunean argitaratu dute antolatzaileek.