Zirrara handiko neurketa jokatu zuten Nottingham Miedo eta Lesibors taldeek. Norgehiagoka borrokatua hirunako berdinketarekin amaitu zen eta penaltietan erabaki zen hirugarren postua. Zigor puntuan ere oso pareko ibili ziren bi taldeak, baina Nottingham Miedok eskuratu zuen brontzea 6-5 markagailuarekin.
Final handian, La Hansineta FC nagusi izan zen hasieratik eta Benta Birrasek ezin izan zuen askorik egin; 5-2 gailendu zen petodun taldea.
Saribanaketan, La Hansineta FC garaileak Sanseko jokalaria den Lander Astiazaranen eskutik jaso zuen txapelketako kopa.
Ez zen hori La Hansinetak jaso zuen oroigarri bakarra izan, atezain onenaren zein jokalari onenaren sariak ere eraman zituen: Honako hauek dira gainerako sariak:
- Atezain onena: Ager Lekuona (La Hansineta FC)
- Jokalari onena: Ander Pecharroman (La Hansineta FC)
- Goleatzaile onena: Ugaitz Igarriz (Inter Mitente FT)
- Zaleen ustez jokalari onena: Iker Petxa (Matutanos FC)
Horrez gain, omenaldi xumea egin zitzaien Sanseko Lander Astiazaran eta Real Sociedadeko Jon Martin jokalariari (Errumanian zen jokatzen) euren kirol ibilbidean lortutakoagatik.