Ohiko legez, zezensuzkoaren irteerarekin hasi da gaua. Etxeko txikienek zein helduek biziki gozatu dute artefaktoaren atzetik egindako ibilaldia. Lasterketari esker biziberrituta, bizipozarekin jarraitzeko aukerak hamaika izan dira. Hasteko, Merina Gris taldeak kontzertu hipnotikoa eskaini du, Okendo Plazan. Era berean, Ibai Berriak taldeak Isla Plaza dantzaleku bihurtu du. Andatza Plazan, Hu-Ha! Remember Festak 80ko eta 90ko hamarkadarako denboraren makina eskaini die bertaratutakoei, Paco Pil eta Brisa Playren eskutik. Amaitzeko, gaztetxoenek Abisa disko jaia izan dute, Oriarteko gazte esparruan, eta Duplak Okendoko enparantza gaueko ordu txikiak arte animatu du.
eka 28, 02:15 Gizartea
eka 28, 01:55 Gizartea
eka 28, 02:20 Gizartea