Hilaren 23an, Alemaniaren aurkako finalerdi gogor, luze eta zirraragarria jokatu zuen Espainiak. Atsedenaldira aurkariaren aldeko 0-1ekoarekin joan ziren arren, bigarren zatian hiruna berdintzea lortu zuen Espainiak. Luzapenean gol festa izan zen bi taldeen aldetik eta azken minutuan 6-5 gailendu zen Jon Martin jokalari duen taldeak.
Herbeheren aurkako finala ere borrokatu izan zen hilaren 26an. Lehen zatian husna amaitu zen, baian zoritzarren, atsedenalaiaren bueltan, herbeheretarren erdiraketa bat bere atean sartu zuen defentsetako batek. Azken minutura arte berdinketaren bila borrokatu ziren Jon Martin eta taldekideak, baina ez zen posible izan eta ezin izan zuten Europako kopa altxa.