Eider Redondo 16 urtez azpiko Euskadiko txapelketako podiumean izan da

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 27a, 11:15

Eider Redondo, eskuinean, altueta jauziko podiumean. Arg.: G. Redondo.

Herriko atletek 16 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa zein proba libreak lehiatu zituzten hilaren 21ean eta 22an. Ostadar SKTko Eider Redondo podiumera igo zen altuera proban eta 100 m. lasterketan Espainiako txapelketarako marka gutxieneko berria ere eskuratu zuen

Atleta gazteak hiru proba (altuera jauzia, 100 m. lasterketa eta xabalina jaurtikea) lehiatu behar zituen arren, oinean duen min batengatik bi bakarrik egitea erabaki zuen.

Altuera jauzian 1,56 metroak gainditu zituen. Horri esker, bigarren postua eskuratu zuen hirugarrenarekin berdindua.

100 m. lasterketako finalerdietan, bere saioko lehen izan zen. Bere marka ondu (12.39) eta Espainiako txapelketarako gutxieneko berria egin zuen. Lehiaketan uztailaren 13an izango da Gijonen.

Finalean oineko minak eragin zion eta ezin izan zuen bere onena eman. Seigarren postuan amaitu zuen, 12.84 markarekin. 

Eider Redondoz gain, Leire Mate (100 m. lasterketa, 13.67), Erick Didier Burballo (100 m. lasterketa, 12.95), Ivan Mateychuk (100 m. lasterketa, 12.93) eta Irati Gallego (600 m. lasterketa) taldekideak ere.  Lehen hirurak finalerdietan lehiatu ziren; Gallegok, aldiz, finalean seigarren postua eskuratu zuen.

Luzera jauzian lehen

Proba libreak izan ziren Arrasaten. Ostadar SKTko Iraia Alkorta, Maider Abete eta Naroa Furundarena kideek parte hartu zuten eta Furundarenak luzera jauziko lehen postua lortu zuen, 5,69 metroko  jauziarekin.

Alkorta, berriz, 100 m. lasterketako finalean izan zen eta laugarren ( 12.75) izan zen helmugan. Abetek, aldiz, 12.87 egin zuen bere kanporaketan.

Asteburu honetan, hilaren 28 eta 29a, herriko ordezkariek maila absolutuko Euskadiko txapelketa jokatuko dute.