Eguzki Goxokis Goxua bosgarren izan da Alzirako torneoan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 27a, 10:20

Eguzki Goxokis Goxua, Alzirako txapelketako partida bat jokatu baino lehen. Arg.: Eguzki Goxokiz Goxua

Hilaren 20tik 22ra, Valentziako Alzirako promesen II. torneoa lehiatu du Eguzki Goxokis Goxua taldeak. Kadete mailako txapelekta horretan bosgarren izan da herriko taldea 

Multzoko fasean Viña Albali Valdepeñas, Avanza Jaen eta Valencia FS aurkako partidak jokatu zituen Gorka Redondoren taldeak eta bere multzoko hirugarren sailkatu zen. Honakoak izan ziren neurketetako emaitzak:

  • Eguzki Goxokis Goxua 0 - 8 Viña Albali Valdepeñas. Lehen partidan hori-beltzen kadeteek ez zuten zorterik izan. Ongi jokatu arren, egindako akatsak ongi baliatu zituen Viña Albali Valdepeñasek neurketa lortzeko.
  • Avanza Jaen 2 - 1 Eguzki Goxokis Goxua. Avanza Jaenen aurka epailearen bi erabakik baldintzatu zuten neurketa; biak Eguzkiren aurkakoak eta golean amaitu zutenak. Hala ere, Gorka Redondoren gazteak ongi jardun ziren eta azken momentura arte berdinketa lortzen saiatu ziren.
  • Valencia FS 8 - 4 Eguzki Goxokis Goxua. Valencia FSren aurka nagusi izan zen herriko taldea eta "jokalarien errotazioa" dela eta, azken zatian lau gol egin zizkien aurkariak. 

Ondorioz, bosgarren postua jokatu zuen  Eguzki Goxokis Goxuak eta horretan etxeko taldea Alzira izan zuen aurkari. Eguzki Goxokis Goxuak 3-6 "erraz" irabazi zion eta bosgarren modura amaitu zuen lehia.

Taldeko entrenatzaile Gorka Redondok azaldu digunez: "Esperientzia polita izan da. Ongi jokatu dugu eta horrek indarra ematen digu hurrengo denboraldiari begira".