Herriko igerilariak, bikain junior zein absolutu mailako Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 26a, 10:30

Udako Gipuzkoako txapelketan lehiatu ziren Buruntzaldea IKTko kideak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko kideak zein Bidasoa XXI taldean lehian ari diren Iñaki Garcia, Leire Martin eta Ainhoa Martin domina poltsa ederra batu zuten junior eta absolutu mailako Gipuzkoako txapelketan. Tolosako Usabal kiroldegian lehiatu zuten proba, markak ere hobetu zituzten eta Martin ahizpak sailkapen orokorreko lehen postutan izan ziren

Lasarte-Oriako igerilarian ederki jardun ziren bi jardunaldiko txapelketan eta horren erakusle dira lortutako dominak, baita ondutako markak ere:

Absolutu maila
Junior maila
Marka hobetzeak

Oihan Matute (Buruntzaldea IKT)

  • 200 m. bular - 2º

Ainhoa Martin (Bidasoa XXI)

  • 200 m. bular - 1º 
  • 100 m. lau estilo - 2º
  • 200 m. lau estilo - 2º
  • Fina puntuazioa - 3º
  • Erreleboak:
    • 4x50 m. libre - 1º
    • 4x100 m. libre - 1º
    • 4x50 m. lau estilo - 1º
    • 4x100 m. lau estilo - 1º

Leire Martin (Bidasoa XXI)

  • 50 m. bizkar - 1º
  • 100 m. bizkar - 1º
  • 200 m. bizkar - 1º
  • 100 m. lau estilo - 3º
  • Fina puntuazioa - 4º
  • Erreleboak:
    • 4x50 m. libre - 1º
    • 4x100 m. libre - 1º
    • 4x50 m. lau estilo - 1º
    • 4x100 m. lau estilo - 1º

Iñaki Garcia (Bidasoa XXI)

  • 50 m. bizkar - 3º
  • 100 m. bizkar - 3º
  • 50 m. libre - 2º
  • Erreleboak: 
  • 4x100 m. libre - 1º
  • 4x200 m. libre - 1º

Oihan Matute (Buruntzaldea IKT)

  • 200 m. bular - 1º

Miren Sarobe (Buruntzaldea IKT)

  • 50 m. tximeleta - 2º

 

Miren Sarobe (Buruntzaldea IKT)

  • 50 Libre

Oihan Matute (Buruntzaldea IKT)

  • 50 m., 100 m. eta 200 m. bular

Ibon Elola (Buruntzaldea IKT)

  • 50 m. eta 100 m. libre eta
    100 m. bizkar

Kimetz de La Cruz (Buruntzaldea IKT)

  • 100 m. eta 200 m. bizkar eta
    100 m. libre

 

Buruntzaldea IKTko Oihan Matute, gainera, 200 m. bularrean Espainiako txapelketatik ehunekoetara geratu zen eta taldekideak junior mailako lehen postuetatik gertu izan ziren hainbat probatan.

Hori dela era, igeriketa taldeko prestatzailea pozarren daude gazteek egindako lanarekin: "Denboradi osoa daramagu jo eta ke lanean. Momentu honetan urte osoko emaitzak ikusteak sekulako poza sortzen digu".

Euskal Herrikoan debuta

Bestalde, Buruntzaldea IKTko Aitor Ormazabelek lehenengoz lehiatu zuen alebin mailako Euskal Herriko txapelketa.

Igerilari gazteak 13 urteko 200 m. bizkar eta 400 m. lau estilo probetan egin zuen igerian. Txukun jardun zen bietan eta zortzigarren izan zen bular estiloko saioan; lau estiloetako proban, ordea, deskalifikatua izan zen.

Buruntzaldea IKTko Aitor Ormazabal, Euskal Herriko txapelketan lehiatu ostean. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Hurrengo lehiaketa uztailaren 5ean eta 6an izango dute junior eta absolutu mailako igerilariek, Euskal Herriko txapelketa. Aurretik, hilaren 28an eta 29an, infantil mailako Amaiur Iparragirre, Itsaso Iparragirre eta Ane Meyer zein nesken 4x100 m. libre erreleboko kideek infantil mailako Euskal Herriko txapelketari egingo diote aurre.