Parte hartzaileek bi jardunaldi ezberdinei egin zieten aurre, hilaren 21ean eta 22an. Lehen egunean, beroketa, entrenamendu ofiziala eta lehen igoera kronometratua egin zuten ibilgailuek; igandean, berriz, beroketa eta gainerako bi erlojupeko probak egin ziren.
Saiakeraz saiakera Manso denborak hobetzen joan zen, baina bi igoera hoberenen gehiketa (04.49,464) ez zen nahiko izan podiumera igotzeko; CM mailako laugarren amaitu zuen proba eta sailkapen orokorreko zein 2. mailako bederatzigarren.
Hala ere, pozarren dago herritarra: "Oso ondo joan zen guztia. Maila handikoa proba izan zen. Lehiakide gogorrak zeuden, Benito Perez iazko Espainiako txapelduna. Lehen hiru sailkatuak piloto oso onak ziren. Gure mailan zortzi ibilgailu zeuden lehian eta azken segundora arte borrokatu genuen. Gure mailako lehen lauak segundo bat gora edo behera egon ginen proba guztian. Beraz, pozik gaude egindakoarekin, nahiz eta laugarren izan".
Ez ditu lehiak amaitu, hamabost egun barru, Kantabirako Alisas igoeran izango da herritarra eta irailean Euskadiko txapelketak jarraituko du eta San Cosme zein Jaizkibel igoerak lehiatuko ditu herritarrak.