SPJ txapelketako finala gaur jokatuko da Maialen Chourraut kiroldegian

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 25a, 10:45

SPJ txapelketako final laurden bateko lehia. Arg: SPJ txapelketa.

Benta Berri edo La Hansineta FC. Gaur erabakiko da nor izango da II. SPJ txapelketako garailea. Aurretik hirugarren postua jokoan izango dute, Lesibors eta Nottingham Miedo taldeek

Zirrara handiko neurketak jokatu dira azken asteetan Michelin kirol gunean zein Maialen Chourraut kiroldegian. SPJ txapelektako neurketek gazte eta herritarrak bildu ditu areto futbol partidak ikustera. Fasez fase aurrea egin du lehiaketak eta asteburuko final laurdenen ostean, atzo arratsaldean finalko bi txartel zeuden jokoan Maialen Chourraut kiroldegian.

Lehen neurketan Benta Berrikj 3-1 garaitu zuen Leibors taldea. Bigarrenean, aldiz, penaltietara iritsi zen lehia; La Hansineta FC eta Nottingham Miedo taldeek launa berdindu zuren apartida borrokatua eta zigor puntuan erabaki zen finalista; 3-1 irabazi zuen La Hansinetak. 

Era horretara, gaur, txapelketako azken neurketak jokatuko dira kiroldegian.

Lehenik, 19:00etan, sailkapeneko hirugarren postua eta laugarrena zehaztuko dira. Partida horretan Lesibors eta Nottingham Miedo taldeak izango dira aurrez aurre.

Eta 20:15etan, final handiaren txanda izango da. Benta Berri eta La Hansineta FC taldeak nor baino nor borrokatuko dira txapeldun izateko.