Herritarrak, aulki mugikorreko Espainiako txapelketako lehen postuetan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 25a, 09:00

Eneko Mendizabal (behean, eskuinean) eta Ur Kirolak-eko kideak, lortutako dominekin. Arg.: Ur Kirolak.

Aulki mugikorreko Espainiako txapelketa lehiatu da Sevillan (Andaluzia) hilaren 20tik eta 22ra. Ur Kirolak taldeko Enara Arruti eta Eneko Mendizabal zein Donostia Arraun Lagunak taldeko Nahia Goenaga herritarrak izan ziren lehian modalitate ezberdinetan. Mendizabalek zilarrezko domina jantzi zuen eta Goenaga zazpigarren izan zen

Parte hartzaileen konpuruaren arabera, kanporaketak, finalerdiak eta finalak jokatu behar izan zituzten herriko ordezkariek.

Mendizabalek zuzenean 1x PRM mailako finala jokatu zuen hilaren 22an. Herritarra barne, lau lehiakide izan ziren borrokan eta Ur Kirolak-eko kide Beñat Odriozola izan zen garaile (10.33,47 ); herritarrak bigarren postua (11.07,91 ) eskuratu zuen.

Arruti (ezker) eta Goenaga (eskuin), lehiatzen. Arg.: Ricardo Nutz.

Goenaga eta Arrutik, aldiz, prozesu guztiari egin behar izan zioten aurre. Hilaren 20ko jardunaldian, lasarteoriatarrek 2xJF mailako kanporaketak jokatu zituzten, bakoitzak txanda batean. Lehenak Ane Villagarcia lagun finalerdietarako sailkapena eskuratu zuen (; bigarrenak, aldiz, C finalerako txartela lortu zuen Cruz Intza Elizasurekin batera.

Hilaren 21ean, lehiatu zituzten proba horiek eta Goenaga/Villagarcia bikoak ezin izan zuen A finalerako sailkatu; :08.09,93 markarekin euren finalerdiko laugarren izan ziren. C finalean, Arruti eta Elizasu garaile izan ziren, 08.36,04 markarekin.

Azken jardunaldian B finalean izan ziren, beraz, Goenaga eta Villagarcia eta proba horretako garaile izan ziren (07.59,65) ; sailkapen orokorreko zazpigarren postua eskuratuz.