Bigarren mailako igoera jokatu du azken bi asteburuetan Sansek. Aurkaria Tarragonako Gimnastic izan da; Tarragonan (Katalunia) 1-3 irabazi ostean, atzo hilaren 22an, etorriko partida jokatu zuten Zubietan. Harmailak ikuslez bete ziren taldea animatzeko. Neurketa zirraragarria izan zen eta luzapenean erabaki zen hurrengo denboraldian bigarren mailan nork jokatuko duen. Lander Astiazaran herritarra Sanseko hamaikakoan hasi zen zelaian. Gimnastic-ek finala berdintzea lortu zuen lehen zatian gola egin eta bigarrenean, penalti batez baliatuz. Sansek aukerak sortu zituen; Astiazaranek berak baliatu zituen horietako batzuk eta gola egiteko zorian ere izan zen herritarra. Baina 90 minutuetan Sansek ez zuen katalanen atea zulatu. |
Luzapena jokatu behar izan zen eta bigarren zatian, Sansek penalti baten bidez lortu zuen balentria.
Finalerdia, Errumanian
Jon Martin herritarra, aldiz, Espainiako selekzioarekin ari da lehian Europako txapelketan. Multzoko fasea lehen postuan igaro ostean, Alemaniaren aurka lehiatuko dute finalerdia gaur, 17:00etatik aurrera. Partida gogorra aurreikusten dute eta garaipena eskuratuz gero hilaren 26an finala jokatuko luke herritarrak.
Lan ederra egiten ari da herriko defentsa. Multzoko faseko neurketetan hamaikakoetan izan da, gola egin zuen Errumaniaren aurka eta Montenegroren aurkako azken partidan gainera kapitain lanak egin zituen.
Multzoko faseko emaitzak honakoak izan dira:
- Espainia 1 - 0 Danimarka
- Errumania 1- 3 Espainia
- Montenegor 0 - 5 Espainia