Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteak antolatuta Familia ibilaldia egin zen hilaren 22an. San Pedro jaietako aurrekari bilakatu den ekimenak familia ugari bildu zituen Okendo plazan. Buruntza mendirako bidea hartu baino lehen guztiek batera talde argazkia egin zuten. Ostean, bideko lehen metroak elkarrekin egin eta talde bakoitzak bere erritmora mendiko tontorrerako joan eta etorria egin zuen. Okendo plazara itzultzean indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa izan zuten guztiek.