Filmetako izar bereziek Maialen Chourraut kiroldegiko pista bete zuten hilaren 21ean, arratsaldean. Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastek ikasturtean landu eta txapelketerako eraman dituzten dantza ezberdinak erakutsi zituzkieten kiroldegiko harmailak bete zituzten senide eta lagunei. Bakarka edo taldean, esku hutsik eta tresnak erabilita zinemako izarren antzera egin zuten distira tapizean.