Jardunaldiko lehen lasterketan izan zenmsorpresa. Kutxatik atera bezain pronto lasterketa buruan jarri zen Lor Lagoon/Lezama bikoa eta ez zuen aurkaririk izan. Usoak taberna sarian, lasterketan zehar hirugarren postuan mantendu ziren Sanber eta Alejandro Gutierrez Valek azken 200 metroetan buru zegoen Uraba gainditu eta garaikurra eraman zuten. Lehia bizia ikusi ahal izan zuten zaldien zaletuek hirugarren proban. Taldea batua iritsi zen Bugatiko bihurgunera eta zuzengunea hartzerakoan guztiek erasoa jo zuten. |
|
Sariak eta garaileak1.- Los Juncales Hipodromoa saria 2.- Usoak taberna saria 3.- Milagro zalditegia saria 4.- Va Bene Disco Burger saria 5.- Camarsa saria |
Evelyn Rodriguezek One More Night ederki gidatu zuen kanpoaldetik; buruarengatik lehia zeuden Pionina/R. N. Valle eta Marchelo/A. Lucas bikoak gainditu eta erritmoa mantenduz lehen iritsi ziren helmugara. |
Laugarren sarian ere zirrara azken metrora arte mantendu zen. Zuzenguneko azken metroetan taldeko lau zaldiek aurre hartu zuten eta Zapater/R. Sousa, Lady Cocody/V. Janaçek eta Mostrando/A. Gutierrez Val bikoak buruz buru izan ziren helmugara arte. Azkenean lehen bikoteak buru bat baino gutxiagorengatik eskuratu zuen garaipena.
Ekaineko saoiei amaiera emateko, Pamplona eta Vaclav Janaçek bikoak irabazi zuten. Zuzenguneko azken 200 metroetan Philau/R. N. Valle eta Master of Reality/ N. de Julian atzean utzi eta erraila hartu zuenez, aurkariak kanpora irekitzera behartu zituen Janaçekek. Aurkariak azken metrora arte gogor saiatu arren, ezin izan zuten Pamplona/V. Janaçek bikoa gainditu.
Orain etenaldia izango da Hipodromoan uztailaren 6ra arte; orduan hasiko dira igande arratsaldeko jardunaldiak.
Pronostiko lehiaketa
Bestalde, zaldi lasterketen zaleei zuzendutako II. pronostiko lehiaketa jarri dute martxan. Lehiaketak hamabi jardunaldi izango ditu; uztailaren 6an hasi eta irailaren 7an, igandean, jokatuko den udako denboraldiko zaldi lasterketen azken jardunaldiarekin amaituko da.
Interesatuek Hipodromoko tabernan eta Lasarte-Oriako Genesis tabernan eman ahal dute izena, uztailaren 4ra arte. Iaz bezala, parte hartzaile bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu eta bildutakoaren % 100a sarietarako izango da.
- Bildutakoaren % 40a gehi txapela, Hipodromoak emana.
- Bildutakoaren % 20a gehi Iruin Sagardotegiak emandako trofeo bat.
- Bildutakoaren % 10a gehi Genesis tabernek eta Gure Etxeak emandako garaikur bat.
- Bildutakoaren % 5a gehi Hipodromoko Tabernak emandako trofeo bat.
Lehiaketaren inguruko azalpen gehiago zaldiakpronos@gmail.com helbidean eskainiko dute antolatzaileek.