Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastek bihar, 16:30etik aurrera, sekulako emanaldia prestatu dute. Ikasturtean zehar landutako dantzak gozatzeko aukera izango dute senide eta lagunek. Txikietatik helduenetara, baita txapelketetan dominak lortu dituzten kideak ere, Esku hutsik edo tresna ezberdinekin euren trebetasuna erakutsi eta ikusleak aho bete hortz uzteko akrobaziak egingo dituzte. Guztiek euren onena emango dute zineman oinarrituko den erakustaldian.