Asteburuko kirol agenda

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 20a, 13:00

Ekainak 20tik 22rako asteburuko kirol hitzorduetako batzuk:

Areto futbola

Alzirako torneoa

Eguzki Goxokis Goxua taldea kadete mailako Alzirako torneoa lehiatuko du.

Ostiraletik igandera. Alzira, Valentzian.

SPJ txapelketa

SPJ txapelketako multzoko faseko neurketak eta azken fasea jokatuko dira.

Ostiraletik asteazkenera, astelehena izan ezik. Michelin kirol gunean/Maialen Chourraut kirol. 

Atletismoa

Euskadiko txapelketa

Lasarte-Oriako atletek 16 urtez azpiko Euskadiko txapelketa jokatuko dute.

Larunbata. Gasteiz, Araban.

Gipuzkoako txapelketa

Herriko ordezkariek absolutu mailako Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldian eta proba libreetan parte hartuko dute. 

Larunbata. Mojategi, Arrasaten.

Arrauna

Espainiako txapelketa

Lasarte-Oriako arraunlariak aulki mugikorreko Espainiako txapelketan lehiatuko dira.

Ostiraletik igandera. Sevilla, Andaluzian.

 

Igeriketa

Euskal Herriko txapelketa

Buruntzaldea ITKko Aitor Ormazabalek Adin arteko Udako Euskal Herriko txapelketan egingo du igerian.

Larunbata eta igandea. Galdakao, Bizkaian.

Gipuzkoako txapelketa

Buruntzaldea ITK juniorrek Udako Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute.

Larunbata eta igandea. Usabal, Tolosan.

Triatloia

Lekeitioko Triatloia

Herriko triatloi kirolariak Lekeitioko Triatloian izango dira lehian. Euskadiko txapelekta izango da jokoan.

Larunbata. 15:00. Lekeitio, Bizkaian.

 

Mendia

Familia ibilaldia

Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak (LOTME) antolatuta V. familia ibilaldia egingo da.

Igandea. Goiza. Lasarte-Oria.

 

Bola Jokoa

San Pedro Jaietako jaurtiketa

Ostadar SKTko Boka joko taldeak antolatuta Bola joko eta toka txapelketa lehiatuko da.

Igandea. Goiza. Michelin kirol guneko bolatokian.

 

Automobilismoa

Santo Emiliano igoera

Aitro Manso herritarra Santo Emiliano mendi igoeran parte hartuko du.

Larunbata eta igandea. Langreo, Asturiasen.

 

Kirol egokitua

Euskal kopa

Areto Futbol egokitutako Euskal Kopako 2. A eta B mailako final laurdenak eta final erdiak jokatuko dira.

Larunbata. 09:00. Michelin kirol gunean.

World Boccia Challenger

Ostadar Inklusioa taldeko kide Xuban Santin World Boccia Challenger porban lehiatuko da.

Astelehena 23-Uztailak 1. Poznan, Polonian.

Judo

Erakustaldia

LOKEko judokek ikasturte amaierako erakustaldia egingo dute.

Ostirala. 18:00. Maialen Chourraut kiroldegian.

 

Gimnastika

Erakustaldia

LOKEko gimnastek urtean zehar prestatutako lanak erakutsiko dizkiete senide eta lagunei.

Larunbata. 16:30. Maialen Chourraut kiroldegian.