Ikasturtea amaitzeko emanaldia egingo du gaur Alboka Abesbatzak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 20a, 09:23

Ama Brigitarren komentuan 'Utreias: melodias do camiño' emanaldia eskainiko dute herritarrek, Montse Latorre zuzendariaren gidaritzapean. 19:30ean hasiko da kontzertua eta sarrera doakoa izango da, tokiak bete arte.

"Bi lurralde lotzen dituen soinu ibilbidea" irudikatu dute Albokako kideek Utreias: melodias do camiño emanaldian. Interpretatuko duten pieza bakoitzeko nota bakoitzak "bidearen bihotzera" eramango ditu ikus-entzuleak. Hauek izango dira kantuak:

  • Stay a thousand years - R. Djawadi
  • Brodatzen-Godalet - M.M. Azpiazu
  • Erromes kantua - J. Elberdin
  • Virgo dei Genitrix - A. Donostia
  • Izar ederrak - J. Elberdin
  • María Soliña - A. Paz Valverde / C.E. Ferreiro / F. Briones
  • Cada noite - M. Zumalave / Rosalia de Castro / Mold.: J. Dominguez
  • Foliada de Santiago - J. Elberdin
  • Todo cambia - J. Numhauser / Mold.: D. Petrelli

Txaloez harago, babesa

Ikasturte amaierako emanaldia iragartzearekin batera herritarren laguntza eskatu dute Albokakoek: "Donazio baten bidez edo bazkide babesle bihurtuta lagun gaitzakezu, abesbatzaren proiektuari eusten lagunduko digun hiruhileko ekarpen batekin. Ekarpen bakoitza, abesten dugun melodian, nota berri bilakatzen da".

Gaurko kontzertuaz gain, San Joan bezperako ospakizunetan parte hartuko dute, hilaren 23an, 22:00etan, eta baita San Pedro eguneko meza nagusian ere. San Pedro parrokian egingo dute elizkizun hori, hilaren 29an, 11:00etan.