![]() |
|
Ezkerrean, LOKEko kadete taldea Gipuzkoako txapelketan lortutako domina eta sariarekin. Eskuinean, tenislariak azken festan jolasean. Arg.: LOKE Tenis.
Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) tenislariek denboraldia amaitu dute. Michelingo kirol guneko pistetan batu ziren alateko tenislari guztiak eta hainbat jolas egin eta partida jokatzen ederki igaro zuten arratsaldea. Aurten eskolarteko mailako hainbat txapelketetan parte hartu dute eta kadete taldea Gipuzkoako txapeldun izan da.
![]() |
|