Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko (LOKE) judo saileko Suhar Aristegik bigarren dana eskuratu du. Hilaren 15ean, Donostian egin zuen azterketa LOKEko judokak eta gerriko beltzean bigarren dana jantziko du hemendik aurrera. Era berean, Aristegik eta bere taldekideek hilaren 20an, 18:00etan ikasturte amaierako erakustaldia egingo dute, Maialen Chourraut kiroldegian.