Txalo artean bukatu dute ikasturtea

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 19a, 08:06

Kurtso bukaerako bi kontzertu eman dituzte Udal Musika Eskolako ikasleek egunotan. Bakoitzak bere instrumentuarekin (pianoa, gitarra klasikoa nahiz elektrikoa, zeharkako flauta, biolina...), bakarka edo taldeka, hilabete hauetan prestatutako piezak interpretatu ditu Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. Parean eseri diren senide eta lagunek musikarien ahalegina saritu dute, txaloekin.

Erlazionatuak