Buruntzaldea IKTko Amaiur Iparragirre, Ane Meyer, Nora Miguelez, Itxaso Iparragirre eta Ander Martinez izan ziren lehian infantil mailan, eta Aitor Ormazabalek, Lier Garmendiak eta Izaro Bautistak, aldiz, alebin txapelketari egion zioten aurre.
Bi jardunaldietako probetan ederki egin zuten igeri gazteek eta zenbaiten kasuan igeri egiteko moduan ere hobekuntza handia ikusi zuten entrenatzaileek. Ondorioz, honako markak ondu zituzte:
Infantil maila |
Adin arteko maila |
|
|
Marka horiei esker, dominak eta Euskal Herriko Udako txapelketarako gutxienekoak (koadroan beltzez) eskuratu zituzten taldeko igerilariek.
Podiumera igo ziren Ander Martinez, Amaiur Iparragirre eta Nora Miguelez. Martinezek zilarrezko domina jantzi zuen 50 m. bular proban; postu bera eskuratu zuen Miguelez 400 m. lau estilo saioan eta hirugarren mailan izan zen Iparragirre bizkar estiloko 100 metro proban.
Miguelez, Martinez eta Iparragirre, podiumetan. Arg.: Buruntzaldea IKT.
Horrez gain, infantil neskek 4x100 m. libre erreleboa egin eta Euskal Herriko Udako txapelketako gutxienekoa eskuratu zuten; 4x100 m. lau estilo proban, aldiz, markatik gertu geratu ziren.
Igeriketa taldeko prestatzaileak pozarren daude gazteen jardun eta jarrerekin: "Gazteak ilusioz gainezka aritu dira txapelketa osoan zehar. Egindako lanak bere fruituak eman dituela ikusi dugu eta oso pozik gaude lortutako emaitzekin".
Hurrengo hitzorduak
Alebin mailako kideek denboraldiari agur esan dioten arren, Aitor Ormazabalek ez du atsedenik izango. Asteburu honetan adinen arteko Euskal Herriko Txapelketa ospatuko baita Galdakaon (Bizkaia).
Aldi berean, taldeko Miren Sarobe, Kimetz de la Cruz, Mario Amantegi, Oihan Matute, Mayi Gorostegui eta Ibon Elola juniorrak Tolosan izango dira Gipuzkoako Junior eta Absolutu mailako Udako Txapelketan parte hartzen.