Bi taldeak gogotsu atera ziren zelaira eta lehen zati berdinduan, Eguzkik lortu zuen aurre hartzea Aratz Fuentesen golarekin.
Atsedenaldia, aldaketa batzuk egin eta Eguzki nagusi izan zen bigarren zatiko lehen minutuetan. Ondorioz, Markel rodirguezek bitan gola egitea lortu zuen errenta handituz.
Aurkariak gola egitea lortu arren, hori-beltzak sendo mantendu ziren eta erantzun modura laugarren gola egin zuen Aratz Fuentesek.
Horrez gain, garaipena ziurtzteko Eguzki Goxkis Goxuak beste bi gol ere sartu zituen; Danel Riosek eta Markel Rodriguezek egin zituzten.
Era honetara, Gorka Redondoren taldeak 6-1 garaitu zuen Antiguoko eta titulu berria gehitu du urteko garaipen zerrendara.
Neurketako irudiak KHPFoto facebook orrian ikusgai daude.
Alzirako torneoa
Hori-beltzek ez dute oraindik atsedenik izango, ordea; hilaren 20tik 22ra Valentziara doaz Alzirako promesen II. torneoan parte hartzera. Multzoko fasean Viña Albali Valdepeñas, Valencia FS eta Avanza Jaen taldeak izango ditu aurkari.
Honakoak dira partiden ordutegiak:
- Ostirala 20, 21:30 ean, Eguzki Goxokis Goxua - Viña Albali Valdepeñas
- Larunbata 21, 13:00etan, Avanza Jaen - Eguzki Goxokis Goxua
- Larunbata 21, 16:00etan, Valencia FS - Eguzki Goxokis Goxua
Multzoko lehen edo bigarren sailkatuz gero, igandean, hilaren 22an, jokatuko den azken faserako sailkatuko litzateke Eguzkiko taldea. Horrela izan ezean, beste multzoko hirugarren edo laugarrenaren aurka jokatuko litzateke larunbatean bertan.