Txirrindularitza denboraldia aurrera doa eta maila ezberdinetako Gipuzkoako zein Euskadiko txapelketak lehiatzen ari dira hilabete honetan. Hilaren lehenean, Bergarako San Anton sarian kadete mailako erlojupeko lehiak izan ziren jokoan eta Andoaingo Txirrindulari Eskolako kide Xabat Martin herritarra podiumera igo zen; Gipuzkoako bigarren eta Euskadiko hirugarren sailkatu zen.