Kurtso honetako saioak bukatu badituzte ere, Xumela korukoek gogorarazi dute sanpedroetan parte hartuko dutela: kantu eta dantza jira egingo dute hilaren 29an, erdigunean barrena, Sagardotegi kaletik abiatuta 11:30ean.
Xumela koruko kideek eta Oaintxe in deu! txarangako lagunek ikasturte honetako azken entsegua aurrera eraman dute, ohi bezala, Oriarte Landaberri institutuan. Astelehenero-astelehenero eurei ateak ireki eta irribarre banarekin artatu dituzten Mari Jose eta Caridad langileak omendu dituzte, Bizipozaren zapi bana oparitu eta bi abesti interpretatuta: 'Ilunabarra' eta 'Epo i tai tai e'. Bi garbitzaileek hunkituta jaso dute aintzatespena.