Aiora Belartieta herritarra brankan zuela Lugañenek estropadako burua hartu zuen eta ziabogan bost segundoko errenta atera zion bigarren zen Tolosaldeari. Bigarren itzulian errenta mantendu zuen Donostia Arraun Lagunek eta iazko titulua berretsi zuten donostiarrek.
Nahia Goenaga herritarrak ere Kantabriara egin zuen bidaia, baina ez zen tostan eseri lehaitzera. Lurretik animatu zituen taldekideak.