Osasungintza publikoaren aldeko Gipuzkoako manifestazioa udalerrian egingo dute, ostegun honetan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 16a

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformen EAEko Koordinakundeak deituta, ostegun honetan elkarretaratze bat egingo dute Elizatze plazan, 18:30etik aurrera. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako hiriburu bakoitzean egingo dituzte mobilizazioak eta Gipuzkoakoa gure herrian izatea erabaki dute, osasun zentroak pairatzen duen egoera "tamalgarria" delako.