Denboraldia agurtu du Eguzki AFk

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 15a, 10:30

Ikasturte amaierara ailegatuta, Eguzki AFk ospakizuna prestatu du, larunbatean. Egun osoko festa antolatu dute lehia aldia agurtzeko eta balioan jartzeko. 

Eguzki AF areto futboleko taldeak denboraldia amaitzeko festa antolatu du, larunbatean. Goizetik hasita, arratsalderako ekitaldiak aurrera eraman ditu. Festa giroan ongi pasatzeko, partaide askoren laguntza ere izan dute. 

Goizean goiz, Eguzki AFko kideak Michelingo kirol gunean elkartu dira zita garrantzitsua baitzuten; Jalguneko kideekin areto futboleko partida, hain zuzen. Ederki pasa dute, jokoan. Kasik ordu berean, kadete mailako Gipuzkoako txapelketa jokatu dute, Urnietan. 

Bazkaldu aurretik, babesle diren Andatza tabernan eta Bar Escalerillasen, poteoa egin dute. Ordubietan, denek batera bazkaldu dute, Loidibarren pilotalekuan. Auserki jan eta hitz egin ondoren, bingoaren txanda izan da. Askotariko premioak oparitu dituzte: betaurrekoak, afari bat, fruta saskia, eta abar. 

Ospakizunarekin amaitzeko, Mar Marc DJak saioa egin du, gauerdira arte.