Txangurroa donostiar erara nola kozinatzen duen erakutsi du

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 13a, 11:08

Sukaldean trebea da Yon Mikel Rodriguez Ventoso; hori horrela dela badakite Avenida taberna-jatetxeko bezero askok. Laster egiaztatu ahal izango dute, ordea, sukaldean ez ezik, kameren aurrean aritzeko ere baduela abilezia. Hala erakutsi du asteon; EiTB2ko A Bocados saiorako Txangurroa donostiar erara nola kozinatzen duen azaldu du

Tabernako sarreraren alboan dagoen espazioan aurrera eraman dute grabazioa, eta kamera grabatzen hasterako, errezeta prestatzeko beharrezko osagai eta materialarekin atondu du txoko hori. 

Abilidade handiarekin hitz egin du, kamerari begira; aipatu errezeta nola kozina daitekeen ikasiko dute hori ikusiko duten ikus-entzuleek. 

Grabazioa telebista saioan noiz emitituko duten argitzeko dago; arduradunek eman duten datu bakarra da ikasturte berrian izango dela, hau da, irailetik aurrera. Sukaldariari abisua pasako diotela esan dute, beraz, jakin bezain laster iragarriko du Rodriguezek berak, eta baita TXINTXARRI aldizkariak ere.