Eguzki AFk denboraldiari amaiera emango dio festa eta kadete mailako finalarekin

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 13a, 13:30

Eguzki Goxokis Goxuak, jokan Euskal Ligako neurketa batean.

Eguzki Areto Futbol taldeak denboraldiari agur esango dio, bihar, hilaren 14an. Egun osoko egitaraua antolatu du taldeak

Goizean, Jalgunerekin neurketa Michelin kirol gunean, eguerdian poteoa babesle diren tabernetan eta bazkaria, bingoa zein Mar Mac DJaren saioa Loidibarren pilotalekuan... aspertzeko astirik ez dute izango.

Eta horren barruan kokatu dute, kadete mailako Gipuzkoako txapelketako finala. Eguzki Goxokis Goxuak Antiguoko KE CLC Suministros Industriales izango du aurrez aurre, 11:20ean, Urnietan.

Jaialdiko egitarau zehaztua:

09:30ean, Partida Jalguneko kideekin, Michelin kirol gunean.

11:00etan, kadete mailako Gipuzkoako txapelketako finala, Urnietan.

12:45ean, poteoa babesle diren tabernetatik: Andatza taberna eta Bar Escalerilla.

14:30ean, bazkaria, Loidibarren pilotalekuan.

17:00etan, bingoa, Loidibarren pilotalekuan. Sari ugari banatuko dira: bazkariak, afariak, fruta saskia, tarta bat, aurpegiko tratamendua, betaurrekoak,...

18:00etan, Mar Mac DJaren saioa gauerdira arte.